PROIEKTUA

JANGOU hostalarien kartak-eskaintzak skura izateko Android eta IOS-entzako aplikazioa da.

KOMUNITATEA

Krisi honetatik ateratzeko ezinbestekoa izango da elkarlan eta elkar-zaintza. Norberaren interesen gainetik ikuspegi komunitarioa jartzea.

TRESNA

Jangou herritarrak eta hostalariak harremanetan jartzeko bitartekoa da. Ez du irabazi asmorik eta esplotazioan oinarritutako plataformei alternatiba eskeini nahi die.

ESKAINTZA

Hostalarien kolektiboan ez dira asko bitarteko digitalak dauzkatenak. Horrelako tresna batek negozioaren dibertsifikazioan lagun dezake eta proiektuaren bideragarritasunean lagundu.

INGURUAN

Inguruan dauzkagun tabernen kokapena mapan ikusteko aukera izango degu. Urrutira joan gabe inguruan dauzkagun tabernen zerbitzuak ikusgai izangp ditugu. Lurraldeko garapenean zuzeneko eragina duen kontsumoa ahalik eta gertuen eginaz gure komunitatean eraginaz.

SLIDER

Mapan dauzkagun ohiko interakzioez gain behean agertzen den Sliderretik tabernak aldatzeko aukera izango dugu. Alde batera eta bestera mugituz mapa bera bertan kokatuko da. Horrela taberna bat non dagoen jakin gabe ere topatu ahalko dugu.

ZERRENDA

Zerrenda formatuan tabernak ikusteko aukera ere izango dugu. Zerrenda jarraian ikusteaz gain izen bidezko filtroa egiteko aukera ere izango dugu. Bilatzen ari garen hori ahalik eta azkarren topa dezagun.

ESKAINTZA

Tabernetako eskaintza oso ikusteko aukera zabala izango dugu. Irudi formatuan ikusiko ditugu kartako atal guztiak. Hauek ikusteaz gain edukia partekatzeko aukera izango degu.

DARK MODE

Aplikazioaren itsura erabiltzaileak nahi duen hortara ahalik eta hoberen egokitu dadin Dark eta Light modeak txertatu ditugu. Norberaren gustuetara egokitzen den templatea aukeratu ahal izateko.

KONTAKTUA

Ostalariaria eta bezeroaren arteko harremana skura jartzen dugu. Klik batean telefonoz deitu edo mezu bat bidaltzeko aukera izango dugu,
Gauden tokitik tabernara joateko behar ditugun jarraibideak ere skura izango ditugu.
Tabernaren informazioa partekatzekop aukera izango dugu. Kasu honetan tabernaren eduki guztia partekatuko dugu.

ZERBITZUAK

Tabernariek eskeintzen dituzten zerbiztuen nundik norakoak zehaztuko dituzte. Eskariak egiteko erabili beharreko modua. Ordainkertak egiteko erabilgarri dauden sistemak eta tabernak berak eskaintzen dituen zerbitzuak (Etxera eraman, Bertan jaso...)

QR

QR kode bitartez aplikazioa taberna zehatz batean irekitzeko aukera izango dugu. Egun paperean eginiko kartak erabili ezingo ditugunez, tabernan bertan kontsumitu arren aplikazioan ikusi ahalko dugu taberna horretan eskuragarri dagoen eskaintza.

Menua